ANFETAMINAK
 
 
Metanfetamina
edo Speed, Benzedrina, Metedrina, Ritalin, Preludin.

Nerbio Sistema Zentralaren bizigarriak.

Speed-a izan da ezkutuko laborategietan gehien sintetizatu den anfetamina.

FORMA

Hauts zuri, kristal eta pilula edo kapsula formarekin aurkezten da (legeztatuak edo legez kanpokoak).

 

EPE MOTZEKO EFEKTUAK

  • Arretaren handitzea.
  • Nekearen gutxitzea.
  • Gosearen galtzea.
  • Lo-ezina.
  • Euforia (mugimenduen eta arretaren handitze nabarmena).
  • Arnas eta bihotz erritmoaren handitzea.

KONTSUMO EZ EGOKIEN ARRISKUAK

  • Ezinegona, suminkortasuna edo erretxina.
  • Pisuaren galtzea.
  • Behin-behineko psikosi toxikoa (gehienetan paranoia, maniak, hipomania...).
  • Mendekotasun psikologikoa.
  • Errepikatzen diren jokabide estereotipatuak edo tikak.
  • Behin-behinekoa edo denborarekin pasatzen diren sukar ametsak (delirio ideiak).
 
 
 
 
Copyright © Askagintza