|
||||
| KONTSUMOAREN
ZENBAIT ARRISKU |
||||
|
||||
|
||||
Iturria:
FUNES, J. (1996). Drogas y Adolescentes. Aguilar. Madrid. |
||||
| |
||||
| BAINA...ZER
DIRA ARRISKUAK? |
||||
| Droga
kontzeptua dimentsio anitzeko denez, anbibalentzia maila bat suposatzen
du. Arrisku bat etorkizunean kalteak sortu dezakeen zerbait da, baina
baita mesedeak sor ditzakeena ere. Azken batean arriskuekin aritzeak
“bere arriskuak” eta “aukerak” eskaintzen ditu.
Horrela, pertsonaren balore, esperientzia, sinesmenen... arabera arriskuak
modu batera edo bestera ikusiko dira. Batzuek arriskuetatik alde egin
behar dugula pentsatuko dute eta horiek negatibo bezala antzemango dituzte,
beste batzuentzat berriz arriskuak erakargarriak, atsegingarriak eta
desiragarriak izango dira. |
||||
Arriskuaren
pertzepzioa nagusi diren interesen, baloreen eta sinismenen baitan aurkitzen
da. Arriskua beti sinismen eta jarrera sistemetan oinarrituz baloratzen
dira, hau da KONSTRUKTU KULTURALA da. Arriskuaren aurrean ez dugu kalkulagailu
bat bezala jokatzen. Arrisku batzuk drama eta mehatxu handiagokoak dira.
Beste batzuekin elkar bizitzen ikasten dugu eta guri ezer pasako ez
zaigula pentsatzera iristen gara. |
||||
Drogen
kontsumoa zerbait positiboa edo negatiboa bezala ikusteak ez dio batere
mesede egiten prebentzio lanari, honek aldeko edota kontrako ikusmolde
bat hartzea suposatzen duelako. Guretzat egokiagoa da droga kontsumoa
arrisku bat bezala kontsideratzea. Autoritateen, instituzio publikoen
eta orokorrean helduen aldetik sortzen diren diskriminaziorik gabeko
alarmak sarritan arriskua ukatzea bezain arduragabea dela uste dugu. |
||||
Desiratzen
ez diren jokabideak ekiditea askorentzat positiboa eta funtzionatzen
duen zerbait izan arren, azken hamarkadatan alarmismoa arriskua euren
identitate zeinua, probokazio eta erresistentzia sinboloa bihurtzen
duten talde horien gantxoa edo amua dela ikusterik izan da, eta hauek
droga-mendekotasunen prebentzioan eta arriskuen gutxitzean arreta berezia
behar dutenak direla uste dugu. Gainera, askotan esan bezala sinesgarritasun
intelektuala eta morala sumatzeko sentikortasun handia izaten dute,
iturri hauek sinesgarritasuna galtzera iritsi daitezkeelarik. |
||||
Gazte
eta helduen arteko komunikazioan erraz antzeman daiteke arriskuen pertzepzio
arrunt ezberdina dutela. Heldu eta gazteen artean arriskuak antzemateko,
sentitzeko, bizitzeko.... dauden desberdintasun horiek oztopo handiak
jartzen dituzte elkarlana eta komunikazioa sustatzeko orduan. |
||||
Copyright
© Askagintza |
||||
| |
||||
| |