BARBITURIKOAK- BAREGARRIAK
 

Amytal, Butisol, Nembutal, Seconal, Doriden, Fenobarbital, glutetimida, Pentobarbital, Secobarbital...

Nerbio Sistema zentralaren depresio eragileak.

FORMA

  • Kolore gorria, oria edo urdina izan ditzazketen kapsulak.

KONTSUMITZEKO MODUAK

  • Ahoz eta zain-odol bidea.
 

EPE MOTZEKO EFEKTUAK

  • Logura sortarazten dute.
  • Erlaxazioa, baretzea edo sosegatzea.
  • Batzutan euforia sortzen du.
  • Pisutsua sentitzea eta juizioaren, erreakzio denboraren eta koordinazioaren gutxitzea.
  • Antsietatearen eta tentsioaren baretzea.

KONTSUMO EZ EGOKIEN ARRISKUAK

  • Suminkortasuna.
  • Pisuaren galtzea.
  • Abstinentzian egonezin larria sortzen duen mendekotasuna (delirium tremensaren antzekoa).
  • Mendekotasun fisikoa eta psikikoa.
  • Shocka, arnasa arazoak.
  • Koma.
  • Koordinazio falta.
  • Deshidratazioa.
  • Buruaz beste egitea.
 
 
 
 
 
Copyright © Askagintza