Funtsezkoa da aurreko eskema hori aztertzerako garaian (droga motak
eta beren efektuak) kontutan izatea epe laburrera eta epe luzera sortu
daitezkeen ondorioak hainbat faktoreengandik baldintzatuak daudela:
-
DROGA
BERAREN EZAUGARRI JAKINAK (kalitatea, nahasteak...) eta
hauek kontsumitzeko egon daitezkeen modu ezberdinak (gehiegizkoak,
konbultsiboak, esperimentalak...).
- Substantzia
mota. Ez da berdina alkohola edo kannabisa, edo heroina eta
sintesi drogak, edo tabakoa eta kokaina. Ez da berdina substantzia
faltsutua egotea edota kontrol kalitate batekin ekoiztu izana.
- Kantitatea,
maiztasuna eta kontsumo bidea. Ez da berdina noizbehinka pixka
bat kontsumitzea, edo noizbehinka asko kontsumitzea, edo pixka
bat nahiko maiz hartzea, edo asko beto hartzea...Ez da berdina
droga bat kontsumitzea edo batzuk nahastea. Ez da berdina aho
bidez kontsumitzea edota zain bidea erabiltzea.
-
Drogak
KONTSUMITZEN ditugun PERTSONON EZAUGARRIAK (arrazoiak,
hartzeko moduak, ezaugarriak, nortasun mota, osasun mental arazoak
izateko joerak ...(depresioa, eskizofrenia, psikosia, neurosia...).
- Kontsumoarekiko
jarrerak, ondokoak eragingo dutelarik: kontsumoaren arriskuen
pertzepzioa, kontsumoaren abantailen pertzepzioa, kontsumoak
sortzen dituen arazo posibleen pertzepzioa, arazoak eta arriskuak
gainditzeko motibazioa...
- Pertsona
mota. Ondokoak eragingo dute: adina, sexua, madurazio edo heltze
maila, pertsona hori zein egoeratan aurkitzen den (deprimituta,
pozik, arazo eta kezka askorekin...) edo gizabanakoarentzat
droga kontsumoak duen ezinbesteko binkulazio edo lotura maila.
- Kontsumitzeko
arrazoiak. Triste gaudelako, arazoak ahazteko, ongi pasatzeko,
lotsa gainditzeko, esperimentatzeko, produktu hoberena kontsumitzeko
plazeragatik (kannabis hoberena, ardo honena...).
- Pertsona
ezberdinak droga diferenteak kontsumitzen ditugun TESTUINGURUAren
ezaugarriak (familian, aisialdian, lanean, asteburuan, jaietan, ospakizun
berezietan...).
-
Kontsumitzen
den momentua eta tokia. Ez da berdina bakarrik etxean edo festa
batetan jendez inguratuta, edo arriskutsua den ekintza bat burutzen
ari garen bitartean (gidatzea, makinak maneiatzea...), edo kalean,
edo ikasi behar dugunean, edo ahurdun egonda, edota gaixo egonda...kontsumitzea.
-
Kontsumoa
burutzen deneko kultura testuingurua. Ez da berdina Europan
edo Afrikako iparraldean alkohola kontsumitzea. Ez da berdina
Astigarragan edo Hernanin sagardoa edo kannabisa kontsumitzea.
Ez da berdina droga legal bat edo legez kanpoko bat kontsumitzea.
Kontutan hartu beharreko beste faktore batzuk: inguruko kulturan
kontsumo mota bat banalizatu eta besteren bat demonizatzen den;
gizarte permisibitate maila, gailentzen diren baloreak...
-
Kontsumoa
gertatzen deneko testuinguru sozio-ekonomikoa. Ez da berdina
kontsumoa bazterturiko populazio batetako gunean edo maila sozio-ekonomiko
altuagoko beste zona batetan ematea. Ez da berdina kontsumoa
egoera hauei errekurtso eta programekin modu egokian erantzuten
dioten tokietan edota komunitate baliabiderik gabeko zonetan.
-
Kontsumoa
ematen deneko momentu historikoa. Ez da berdina 1960. hamarkadan
ematen zen droga kontsumoa edota 1990. hamarkadan emandakoa.
|