EFEKTU EZBERDINAK
 
 

BIZIGARRIAK edo BIZKORGARRIAK

Tabakoa, anfetaminak /speeda, estasia, kokaina, estasi-berdea....

Moto baten antzera jartzen dute. Energia sentsazioa ematen dute. Gorputza hobe mugitzen da, arinago egoten da, ideiak argiago daude, esfortzu gutxiagorekin lan egiten da, burua esna eta erne mantentzen da.... Gure neuronak esnatzen dituzte.

 

 




 
 

DEPRESIO ERAGILEAK edo LASAIGARRIAK

Alkohola, heroina, lo-egiteko pilulak, antsiolitikoak...

Lasaitasuna, logura, txepeltzea, baretzea, sosegua eta azelerazio eza eragiten dute. Substantzia horiek funtzio neurologikoak deprimitzen dituztelako deitzen dira depresio eragileak, baina honek ez du esan nahi egoera animikoan depresioak sortzen dituztenik.


 
 

HALUZINOGENOAK

LSD/tripiak, perretxiko haluzinogenoak (mongiak eta amanitak), peyotea, mescalina, ayahuasca....


Errealitatean ez dagoen objektu, pertsona... ikusteak esan nahi du haluzinazioak daudela. Garunak berak sortzen ditu irudi horiek; Ikusmenean, entzumenean, dastamenean, ukimenean eta usaimenean distortsioak edo gauza irrealak gertatzen dira eta honi “bidaia” deritzo.


 
 

ERAGIN MOTA EZBERDINAK EDO NAHASIAK

Badaude hainbat droga aurreko hiru ezaugarrietan sailkatu ezin direnak; askotan efektu bat baino gehiago sortzen dutelako. Substantzi horiek marihuana, haxisa, ketamina, GHB eta PCP dira.

Bestalde, estasia izenarekin ezagutzen ditugun hainbat pilulak ere eragin nahasiak sortzen dituzte, badaude batzuk estimulanteagoak eta beste batzuk haluzinagarriagoak direla (ikus ondoren datorren eskema).


 

OHARRA

Kontutan izan behar dugu badirela zenbait substantzia ezin direla klasikoki sailkatzen diren multzoetan sartu (bizigarriak, depresio eragileak eta haluzinogenoak), efektu ezberdinak eta nahasiak sortzen dituztelako. Bestalde, drogek sortzen dituzten efektuak pertsona, testuingurua, substantziaren kalitatea, kontsumitutako kantitatea, testuingurua, eta abarren menpe aurkitzen dira.

 
 
 
 
Copyright © Askagintza