prepentziorako errekurtsoen gida
Kritikak, komentarioak... komunikabide ezberdinetan.
Irakurle kritikoaren txokoa
E 

 

 
“Drogak larrugorrian” liburua argitaratu ondoren "Eztabaidarako Koadernoak" landu eta aurkeztu nahi ditugu. Koaderno hauen helburua substantzia ezberdinen inguruan sakontzea da. Koaderno hauen xedea ez da substantziak huts-hutsean aztertzea, hauek hertsiki loturik baitaude pertsonok testuinguru sozial eta kultura ezberdinetan egiten ditugun erabilera mota ezberdinekin.

Eztabaida bilduma hau "Cannabisa eta bere eratorriak" liburuxkarekin hastea erabaki dugu. Aurreikusten dugun hurrengo lana “Kafea, kopa eta purua larrugorrian (kafeina, alkohola eta nikotina)" izango da. Bertan eduki ezberdinak landuko dira, besteak beste, beren ezaugarriak, arriskuak, ekoizpen prozesuak, legeak, kontsumo motak eta ikasketetan, lanean, betebehar ezberdinetan eta sexu harremanetan duen eragina.

Eztabaidarako koaderno horiek hitzak esaten duen bezala eztabaida kritikoa, irekia eta errespetuzkoa emateko sortu dira, egon daitezkeen ideia eta ikusmolde ezberdinak kontutan hartuz. Gure burua ere zintzoki azaldu nahi dugu, irakurleak zalantzak izan ez ditzan. Lan hau Askagintzaren filosofian eta ikusmoldean oinarritzen da eta parte hartu duten sortzaileek beren mugak izan dituzte. Koaderno hau ondoko Askagintzako bi kideen artean egina da, Marian Mendiola eta Txus Congil.

 

 
 

Drogak larrugorrian liburua eta Koaderno horiek lanerako tresna bat izan daiteke, baina eremu ezberdinetan (eskola, familia, gazteen aisialdia, komunitatea, ...) garatzen den prebentzio lanerako laguntza gisa ere erabilgarria da baita ere. Lan hau Ohiulari Klown (pailazoen familia) taldearen Rekoloklown antzezlanaren osagarria da eta herri, gaztetxe, gazte topaketak, ikastetxe, formazio saioetan... antzezten ari da.

“Erregarria” edota "jangarria" izan dadila eta nahi ez diren kalteak sortuko ez dituela espero dugu.

Askagintza
2009

 
 
Kodernoaren edukiak
 
 
Liburuaren edukiak
Kritikak, komentarioak... komunikabide ezberdinetan.
Irakurle kritikoaren txokoa
E 
 
 
 
 
Copyright © Askagintza