|
||||
ASKAGINTZAK,
Droga-mendekotasun fenomenoaren eremu sozialaz sentsibilizaturik dauden
pertsona ezberdinez osaturiko Euskal Herriko erakundeak, Drogak Larrugorrian
eta Drogas al desnudo liburuak argitaratu ditu. Askagintzaren helburu
nagusia prebentzioaren alde lan egitea da (liburuaren lehenengo bi orrietan
gure filosofiaren ildo nagusi batzuk agertzen dira).
Askagintzak drogen inguruko informazio argia eta objektiboa zabaltzeko asmoz argitaratu ditu liburu hauek, droga-mendekotasunen prebentziorako baliabide zehatzak bihurtzen direlarik. Drogak larrugorrian, bai euskaraz eta berriki erdaraz berrargitaratutakoa, batez ere substantzia ezberdinetan oinarritzen dira, zer diren, zein itxura duten, kontsumoak zein eragin eta zein arrisku eragin ditzakeen, historia...zehaztuaz. Substantziei buruzko informazio honetaz gain sarrera bat ere badauka, bertan drogen inguruko zenbait alderdi orokorra ematen delarik. Drogak larrugorrian eta Drogas al desnudo liburuak lanerako tresna bat izan daiteke, baina baita eremu ezberdinetan (eskola, familia, gazteen aisialdia, komunitatea, ...) garatzen den prebentzio lanerako laguntza gisa ere erabilgarria da. Lan hau Ohiulari Klown (pailazoen familia) taldearen Rekoloklown antzezlanaren osagarria da eta herri, gaztetxe, gazte topaketak, ikastetxe, formazio saioetan... antzezten ari da. |
||||
|
||||
|
||||
Copyright
© Askagintza |
||||
| |
||||