| |
Askagintza, Drogamendekotasunen Fenomenoaren Normalizazioaren
alde lanean diharduen herri erakundeak askotan topo
egin du Oihulari Klown antzerki taldearekin.
Topaketa
hauetan bakoitzaren lanak elkartrukatu ditugu,
prebentzio ekintza eta antzerki sormena uztartuaz.
Elkarlan eta elkartruke honetatik Rekoloklown
sortu eta jaio da. Antzezlana izateaz gai, prebentzio
tresna ere bada. Drogak larrugorrian azaltzen
dira obran, moralismorik, hipokresiarik, eta banalizaziorik
gabe.
Rekoloklownen
parte hartzeko aukera izan dugu, aldi batez klown
bihurtuaz. Klown izate hau lagungarri suertatu
zaigu Droga-mendekotasunen Fenomenoaren errealitate
ezberdinei egokiago aurre egiteko, eta baita etorkizunari
begira fenomeno honek irtenbideak badituela sinesteko
ere. Fenomeno hau umorearekin, ikuspuntu ez debekatzailearekin,
hezitzaile funtzioarekin eta eraldaketa soziala
bultzatzeko kodeak erabiltzea ezinbestekotzat
jo dugu.
Askagintzak
eta Oihulari Klown elkarlanean antolatu dugun lana
aurrerantzean herriz herri aurkezteko asmoa dugu.
Antzezlanean EDOZEIN GAZTEREN BIZITZAN EMATEN DIREN
EGOERA EZBERDINAK ETA KOMIKOAK azaltzen dira. GAZTE
EZBERDINAK: batak ondo pasa nahi du, bestea trapitxeatzen
dabil, ondokoak kontsumitu egiten du, besteak ez
daki zer egin eta azkenak “famosa” izan
nahi du.
|
|
SINOPSIA
Gazteek
drogarekiko duten harremanari buruzko antzezlana dugu hau. Antzezlanean
klown bakoitzak harreman mota bat du drogekin. Bi neskek (Maria
Alonso eta Rakel Imaz) pilulak hartzen dituzte, eta dantzalekuan
ibiltzen dira, euren onetik irtenda gehienetan. Egoera horretan
aurrean sortzen zaizkien une gazi-gezak azaltzen dituzte, gaziak
gehiago gezak baino. Droga saltzaileak (Carmelo Muñozek)
antzeztutako pertsonaia kainabera batekin heltzen dio nesketako
bati, neskak kanaberaren piluletako bat hartu duenean. Une horretatik
aurrera, droga saltzaileak nahi duen erritmora mugiarazten du
neska, azkenean, nahi duen txokora eraman arte. Neskak amaren
deia jasoko du: etxean kezkaturik dagoela esaten dio, ezin duela
lo egin... arnasestuka, larri ageri da emakumea. Pilulak hartzen
ditu amak ere, bere kezka eta ezinegonei aurre egiteko. Speedzalearen
papera egiten duen klownak (Joanes Izak antzeztutakoa) haxixzalearekin
(Txefo Rodríguez) topo egiten du taberna batean eta bien
arteko elkarrizketa sortzen da. Speedzaleak uste du haxixzaleak
adarra jotzen diola, eta haserre mugitzen da batera eta bestera,
oso urduri jarriz bere onetik aterata, eta bihotzekoak jota lurrera
eroriko da. Orduan agertzen da droga saltzailea, eta kontsumitzaile
onenetako bat hil delako kexa agertzen du. Droga trafikoaren atzean
interes ekonomiko eta gizartea kontrolatzeko nahia ageri direla
diote lanaren une batean. Azkenean, speedzalea bere onera ekartzea
lortzen dute.
|
|
|