Drogas al desnudo

Cannabis al desnudo

Rekoloklown

Zer dira drogak? Oinarrizko Kontzeptuak

 

ARRISKU ETA KALTEEN MURRIZKETA

Drogen kontsumoaren inguruan eraikitzen ditugun arriskuen pertzepzioa ahalik eta gehien objetibizatzen joateko urratsak (beldurrik eragin gabe).

 

 

OIARTZUN

HERRIKO JAIETAN (XANISTEBANETAN, SAGARDO EGUNA...) KONTSUMO ARDURATSUA SUSTATZEKO LELO ETA LOGO LEHIAKETA

Lehiaketaren oinarriak (pdf)

 
HERRIKO JAIETAN (XANISTEBANETAN, SAGARDO EGUNA...) DROGEN KONTSUMO ARDURATSUA SUSTATZEKO LELO ETA LOGO LEHIAKETA
 

Oiartzungo droga-mendekotasunen prebentziorako kontseiluak, udalarekin eta Askagintzarekin elkarlanean, jaietarako leloa eta logo lehiaketa abian jarri du.

Irudia (logoa) eta leloa herriko jaietan erabiliko diren pegatina eta karteletarako oinarri izango dira.

LEHIAKETAREN OINARRIAK:

1. Gaia:
droga kontsumoa, herri jaiak, Oiartzun…

2. Helburua:
Jaietan kontsumo arduratsua sustatzea.

3. Parte-hartzaileak: lehiaketa parte hartu nahi duen pertsona orori zuzenduta dago. Nahi diren logo eta lelo guztiak aurkeztu daitezke.

4. Baldintzak:
a. diseinua originala eta berria izan behar du.
b. proposamenak jaietan ondo pasatzeko (baina pasatu gabe) ideia islatu behar du.
c. oiartzuera erabiltzea baloratuko da.

5. Entregatu beharreko materiala: diseinuak modu honetan entregatu beharko dira:
a. paperean edota CD-an (diseinu grafikoan ohizkoak diren programetan eginak): logotipoa koloretan edota txuri beltzean eta leloa aldamenean txertaturik.
b. logoa eta leloarekin batera, nahi izanez gero, azalpen labur bat aurkeztu daiteke.

6. Lanen aurkezpena: lana aurkezteko epea zabalik egongo da 2009ko maiatzaren 25a arte. Lanak eskuz edo emailez aurkeztu daitezke:
? Haurtzaro Ikastolan (Jaione Ugaldebere jugaldebere@haurtzaro.ikastola.net)
? Elizalde Herri Eskolan (Manu Etxeberria manu_etxeberria@irakasle.net)
? Askagintzan (drogaklarrugorrian@askagintza.com)

Eskuz entregatzen badira gutun-azal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak jarri beharko dira (izen-abizenak, helbidea eta telefonoa).

7. Epaimahaia eta emaitza: epaimahaia Prebentziorako Kontseiluko kideek osatuko dute. Epaimahaiko kideek ezingo dute lanik aurkeztu. Epaimahaiaren erabakia Askagintzako webgunean nahiz prentsan zabalduko da.

8. Saria: 120 euro Caravanas Oiartzunen kirol materialean.

 
 
 
 
Copyright © Askagintza