HALUZINOGENOAK
 
LSD, Psilocibina Onddoak, D.M.T.
Mescalina (peyotea), PCP (fenciclidina)...

Errealitatearen hautemateak edota pertzepzioak eraldatzen ditu.

BILATZEN DIREN EFEKTUAK

  • Sentsazioen “bidaia” izatea.
  • Normalki ikusten ez diren gauzak bizitzea eta “ikustea”.
 
 

EPE MOTZEKO EFEKTUAK

  • Errealitatearen hautematean (koloreak, formak, soinuak...) aldaketak.
  • Zentzumen guztiak fintzen dira: ikusmenaren bidez irudi deigarriak antzematea, soinuak...
  • Goragalea.
  • Esperientzia mistikoaren bizipenak.
  • Egoera animikoan aldaketak: depresioa, euforia...
  • “Bidaia” txarrak.
   
 
 

KONTSUMO EZ EGOKIEN ARRISKUAK

  • Antsietatea.
  • Buru-, memoria- eta kontzentrazio- nahasteak.
  • Mendekotasun psikologikoa.
  • Paranoia bezalako buru-nahasteak indartzen ditu.
  • Batzuetan jadanik bazegoen psikosi bat berpiztu eta sakontzen dute.
  • Haluzinazio egoeran bertan bizitzen den panikoa.
 
 
 
 
 
Copyright © Askagintza