|
|
|
"Bizirik
bizi menpekotasunik gabe" ARGIA astekaria 1988/V/22 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
-
1990
urteko ekainean Askagintzak ikerlanak, azterlanak eta
prebentzioa sustatzeko egitura autonomoa izan behar
ote zuen aztertu, eztabaidatu eta erabaki zuen. Prestakuntza
programak familia, eskola, komunitate eta elkarte eremuetan
aurrera eramatea aukeratu zelarik.
|
|
|
|
|
|
-
Auzoetan
eta herrietan sentsibilizazio programa, udal hauteskundeak
izan ostean eratu berri ziren udalbatzei proposamen
konkretu batzuk zituen manifestu bat eman zitzaien.
Manifestu honen bidez egiten zen proposamena ondokoa
zen: tokian tokiko Prebentzio Komunitariorako Planak
diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko orduan jende
guztiaren partaidetza kontutan hartzea.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
-
Askagintzak
Droga Trafikoaren aurka hartu duen salaketa bidea zehaztea.
Borroka honetan, herri salaketaren bidea erabiliko dugu
eta bide hori aurrera eramaten hasi zen Irunen 1998ko
maiatzean poliziaren babespenarekin mila kilo kokaina
konfiskatu eta gero, 300 kilo inguru desagertu zireneko
kasuarekin, gai hau epaitegietara eramanez. Honekin,
Navajas txostena izenekoa hasiko da, geroago, gaia hau
Baltasar Garzón epaileak Madrilera eramango du
eta "Nécora" izeneko makro-prozesuan
galduko da.
|
|
-
Lege
horren edukiak eta esanak salatzeko kanpaina burutzen
dugu. Kanpaina honekin debekuaren edukia zalantzan jartzen
da eta prebentzio lana egiteko ondorio negatiboak dituela
azpimarratuko da. Askagintzak kartelak Bizirik bat,
itsaskinak... argitaratuko du eta DEE, Gizakia Helburu
eta Agipad kolektiboekin batera Plataforma batetan parte
hartzen du. Auzoetan eta herrietan hitzaldiak, eztabaidak...
antolatuko dira.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
-
UDABERRI
92 "Gu, zuek erabaki"/"Que no decidan
por ti, ni las drogas, ni las leyes" leloarekin
eta hirugarren "Bizirik Eguna" Uharte-Iruñean
(1992ko apirila).
|
-
Auzoetan
eta herrietan sentsibilizazio programa. Askagintzak
Droga-mendekotasunen Fenomenoari buruz dituen proposamenak
eta aportazioak aurkeztea, batez ere, erakundeetan eta
gizartearen zenbait sektoretan drogei buruz nagusi den
debeku bidea salatuz eta Fenomenoari buruz normalizazio
kodean beste bide batzuk eskainiz.
|
|
|
|
|
|
-
"Droga
Trafikoa Euskal Herrian" gaiari buruzko eztabaida.
Beste kolektibo sozial batzuetako ordezkariek (33 kolektiboetako
77 pertsona) parte hartzen duten topaketa batean, gaiari
buruzko txosten bat aurkezten da eta Droga Trafikoaren
aurka egiteko Herri Plataforma bat abian jartzeko erabakia
hartzen da eta Donostiako Epaitegiaren aurrean hura
salatzeko kontzentrazio batera joateko deialdia eginen
da.
|
|
-
Auzoetan
eta herrietan sentsibilizazio programa, Droga Trafikoaren
aurka eta poliziaren inplikazioa salatuz. Bide honi
ekiteko Navajas Txostena, Andreu epailearen dilijentziak,
poliziaren ustelkeria... moduko gaien inguruan informazioa
emango da.
|
|
-
Drogaren
aurkako Kirolarien Elkarteak, Gasteiz eta Iruñeko
gobernuekin batera eta berrogei baino udal gehiagok
egin nahi dutena Askagintzak gaitzetsi egiten du. Salatu
ostean, sei udaletan baino ez da hori egingo, eta egiten
diren lasterketetan tentsio maila handia izango da.
|
|
-
ADORE
osatzen dugun kolektiboak Herri Salaketa moduan Donostiako
Entzutegian agertzen gara eta narkotrafikoarekin zerikusia
duten Rodriguez Galindo koronelaren eta berrogei guardia
zibiletik gorakoen, proxeneten,.. aurka herri kereila
bat aurkezten dugu.
|
|
|
|
-
Eztabaidatu
ostean eta elkarteek, abokatuek, kazetariek, osasuneko
eta hezkuntzako profesionalek... laguntzarekin eginiko
Manifestuaz baliatuz, Donostiako Psikologia Fakultatean
Batzarra egin ondoren, bertan ateratako ondorioak komunikabideen
bidez gizarteratuko dira.
|
|
-
"Drogen
Fenomenoaren Normalizazioaruntz" gaia landu zen.
Bertan Mexiko, Kolombia, Ekuador, Katalunia eta Euskal
Herriko ponenteak parte hartuko dute, topaketak Psikologia
eta Hezkuntzaren Zientzien Fakultatean burutuko direlarik.
|
|
|
|
-
Auzoetan
eta herrietan sentsibilizazio programa Droga-mendekotasunen
Fenomenoaren normalizazioari buruzko mezua zabaltzen
da eta gaiari buruzko orribiko espezifikoak argitaratzen
dira. Prebentzio eta salaketa arloan normalizazio kodea
erabiliaz, ezerezera eramaten ez gaituzten edota satanizatu
egiten dituzten dinamikak gainditzeko asmoarekin proposamenak
aurkezten dira.
|
|
-
Askagintzak
Andaluzian, Katalunian, Madrilen eta Galizian droga-mendekotasunen
eremuan lanean diharduten kolektibo eta federazioetako
ordezkariekin Topaketak antolatzen ditu. Hartarako,
lan eta eztabaida jardunaldiak antolatuko dira.
|
|
-
Fase
berria bat hasten du ”IZADIA” Gizarte gaiak
ikertzeko kabinetak. Gizarte zientzietan aditu diren
pertsonak eta familia, eskola, gizartea eta komunitate
eremuetan prestakuntza programak eskaintzen ditu eta
gainera, gizarte gaiei buruzko azterlanak eta ikerlanak
egiten ditu.
|
|
-
"Partehartze
soziala eta droga-mendekotasunen prebentzioa" gaiari
buruzko eztabaida. Prebentzioa egiteko udal taldeek
bere eguneroko lanean partehartzea lantzen duten ala
ez aztertzen da. Bertan argi agertzen da prebentzio
maila horrek behera egin duela, oro har, parte hartzeko
biderik eta prozesurik ez baita egin, ezta bultzatu
ere.
|
|
|
|
-
Eztabaidatu
ostean, Askagintza kolektibo gisara eta parte hartzen
ari garen plataformetan eskaini behar ditugun esku-hartze
ezberdinak eta lan ildoen oinarriak finkatzen dira,
hori guztia Normalizazio kode erabiliaz.
|
|
|
|
-
Bizkaiko
erakundean dauden liskar historikoen aurrean eta gure
erakundean inoiz ere gertatu ez diren egoeren aurrean,
adibidez pertsonak kanporatu, diziplina neurriak hartzeko
proposamenak egingo dira. Honen ondorioz, Euskal Herriko
Batzordeak liskarrean esku-hartzea erabakiko du, bitartekari
lana eginez, baina liskarrean dagoen alde batek hori
onartzen ez duenez, alde egiten du kolektibotik. Geroago,
iruzur ekonomiko handia aurkituko dugu eta jendearen
aurrean salatu egingo dugu.
|
|
|
|
|
-
Euskal
Herrirako Droga-mendekotasunei buruzko Eskuhartze Plana
aurkezteko jardunaldiak, Donostian, Baionan, Bilbon
eta Iruñean (1996ko urtarrila).
|
-
Esku-hartze
Plana aurkezteko Jardunaldiak antolatzen dira (aldizkari
batetan argitaratua) eta bertan aportazioak jasotzen
dira. Hiriburuetan hasten da, baina auzoetan, herrietan,
fakultateetan, gaztetxeetan... jarraitzeko asmoarekin.
Aldi berean, Euskal Herriko herri ezberdinetan, Droga-mendekotasunen
Prebentzio Komunitariorako tokian tokiko Planak diseinatzeko
baliagarria dela uste dugu.
|
|
|
|
-
Auzoetan eta herrietan sentsibilizazio programa. Esku-hartze
Plana aurkezten dugu eta familia, eskola, gizarte eta
komunitate eremuetan Droga-mendekotasunen Prebentziorako
partehartze soziala beharrezkoa dela adierazten dugu.
Prebentzioaren gaiaren inguruan dagoen kontsentsu faltsua
gainditzeko, eztabaida soziala bultzatu nahi dugu.
|
|
-
Askagintzari
buruz hiru egunetan zehar eztabaida sakona burutzen
da. Askagintzaren prozesua, egoera eta etorkizunari
begira dauden perspektibak. Ondorengo ondorioetara iritsi
ginen: mezua arinagoa, zuzenagoa eta ausartagoa egiteko
beharra eta nahia, manipulazioen eta “drogen aurkako”
iritzi nagusiaren aurka salaketa kementsuagoaren beharra
eta Askagintza gisa antolaketa modu berri bat eratzeko
beharra, batetik horizontalitatean (herria, eskualdea
eta herrialdea/nazioa) eta bestetik erantzukizunak guztion
artean banatzean oinarrituta dagoena.
|
|
-
"Denak
berdinak, denok ezberdinak" leloarekin, euskal
presoekin elkartasuna adierazteko asmoz txanda baten
parte hartu genuen, presoen eskubideen alde eta hauek
Euskal Herrira hurbil ditzaten aldarrikatuz.
|
|
-
Prebentzio-ekintzaren
karakterizazioari buruzko proposamena aurkezteko mahainguruak
antolatzea. BIZIRIK aldizkarian jaso genuen, gai dossier
moduan, eta horri buruzko aportazioak egin ditugu, Donostian,
Gasteizen, Iruñean, Baionan eta Bilbon hasi ginelarik.
|
|
|
|
-
Askagintzak,
Kalamudia sortzeko prozesuan parte hartzen du, Bizitzeko
moduko beste kolektibo batzuekin batera indarrak batuz,
kannabisa kontsumitzen dutenen eskubideen alden egiteko.
Bizkaian landaketa lanetan parte hartu genuen.
|
|
|
|
-
Euskal
Herriko Askagintzaren Oinarrizko Dokumentuaren zirriborroa
eztabaidatzen da eta Dokumentu berria eratzen da. Euskal
herrian hamar urtetan zehar lan egin ondoren, kolektiboaren
helburuak, egitekoak, jarduerak eta antolamendua zehazten
dira.
|
|
-
Donostiako
Epaitegian Galindoren aurka jarritako kereila eta 491/91
dilijentziak zein egoeratan dagoen ikusirik, sentsibilizazio,
salaketa eta mobilizazio programa martxan jartzen da.
Horretarako eztabaidak, euskarriak, txosten bat eta
Donostian martxoaren 14an manifestazioa antolatzen da.
|
|
-
Askagintzako
kideentzat autoprestakuntza prozesu bat aurrera eraman
ahal izateko, IZADIAk garatzen dituen prebentzio programen
eztabaida eta aurkezpena. Prebentzio esku hartzearen
kalitatean eta partehartzean hobekuntza eman ahal izateko,
proposamen zehatzak egiten dira.
|
|
-
Askagintzarekin
Topaketak antolatzea. "Askatasuna lantzen"
bideoa eskaini, Askagintzaren hamar urteei buruzko eztabaidak,
Oriol Martí-ren “Todo lo que quisiste saber
sobre la dependencia a las drogas y nunca te atreviste
a preguntar” liburuaren salmenta, diptikoak eta
batez ere, Askagintzara beste pertsona batzuk ekartzea.
|
|
-
Auzoetan
eta herrietan sentsibilizazio programa. 30 ekitaldi
antolatu ziren, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailasoekin,
7 Eskale musika taldearekin eta "Oihulari Klown"
antzerki taldearekin. BIZIRIK aldizkaria argitaratzea:
Askagintzaren historiaren 10 urteen laburpena eta Oinarrizko
Dokumentu berriaren argitalpena.
|