KETAMINA
 
KETAMINA edo Special K, keta...

Anestesiko disosiatzailea, sortzen duen efektuetako bat burua eta gorputzaren arteko banaketaren sentsazioa da.

Albaitariek animaliak lasaitzeko erabili ohi dute.

KONTSUMITZEKO MODUAK

  • Ahoz, esnifatu eta zain--odol bidez.


EPE MOTZEKO EFEKTUAK

  • Denboraren etetea.
  • Bake sentsazioa.
  • Pentsamenduen argitasuna.
  • Gorputza eta adimenaren arteko banaketa.


BILATZEN DIREN EFEKTUAK

  • Bake eta hegan egitearen sentsazioa.

KONTSUMO EZ EGOKIEN ARRISKUAK

  • Gorputzaren toteltzea, kontzientzia galtzeraino.
  • Izerditzea.
  • Mugimenduen eta hizkeraren toteltzea.
  • Pultsuaren eta tentsioaren igoera.
  • Gehiegizko dosi bat hartu ezkero, kontsumitzaileek deitutako “K-hole” egoeran sartu daiteke, hau da, hitz egiteko eta mugitzeko zailtasunak izatea (trantze egoera).
  • Koma edo konortearen galtzea.
 
 
 
 
 
Copyright © Askagintza