|
| |
|
| |
| |
 |
SARRERA |
|
-
Aldi
berean substantzia bat baino gehiago hartzeak, aurretik jakin
ezinak diren eraginak sortzen dituzte.
-
Gau berean substantzia ezberdinak nahastea ohikoa bihurtzen
ari da.
-
Osasun
istripu gehienak produktuen nahasketekin erlazioa dute, batez
ere alkoholarekin. Alkohola egun nahasketa guztietan agertzen
den droga nagusia izan arren (dena bustitzeko erabiltzen da),
konbinazio txarra izaten du substantzia gehienekin.
-
Substantzia
ezberdinen nahasketak droga batzuen efektuak areagotu, beste
batzuk indargabetu, ahuldu edota deuseztatu egiten ditu. Nahasketaren
ondorioz lortzen diren efektuak, askotan, aldez aurretik ezin
dira ezagutu.
-
Droga
ezberdinen nahasketa egiten denean, substantzia baten efektuak
antzematea zaila izaten da, horregatik zaila izaten da jakitea
hartutako substantziak efektuak egin duen edo ez. Efektuak
gehiegi ez antzematean, dosi gehiago hartzen jarraitzen dute
askok eta askok.
|
|
|
|
| |
 |
ZERGATIK
NAHASTEN DUTE ASKOK? |
|
1.
Askok oinarrizko
kontsumoa arrazoi kulturalak direla medio egiten dute (alkohola, cannabisa....),
beste askok berriz arrazoi terapeutikoengatik (tratamendu psikiatrikoa,
mantentzeko tratamendua...) edo beste batzuk berriz substantziekiko
mendekotasuna dutelako (heroina, kokaina...) . Arrazoi bategatik edo
besteagatik festa garaian oinarrizko kontsumo horiei efektu ezberdin
batzuk lortzeko asmotan beste substantzia bat gehitzen diote, “trance”
egoera, enpatia, energia, gauari eustea...bezalako efektuak lortzeko
esate baterako. Horretarako erabiltzen diren substantziak estasia,
LSDa edo speeda izan daitezke.
2.
Konbinazio horiek askotan efektu zehatz bat lortzeko egiten
dira:
a. Produktu baten efektu nagusia handitzeko.
b. Nahasketaren ondorioz efektu berri bat esperimentatzeko.
c. Produktu baten efektu negatiboak ahuldu edo indargabetzeko.
d. Bere buruan “beherakada” edo “bajoi”
atsegina sortzeko.
3.
Eskura duen guztia hartzen duen jendea ere badago. Agian lehentasunik
edo gustu jakinik ez dutelako, edota beren mugak zeintzuk diren bila
dabiltzalako edo beren burua moderatzeko edo gobernatzeko gai ez direlako.
4.
Ondoan kide esku zabalak dituztelako drogen nahasketak
egiteko aukera dutenak ere badaude. Beste batzuk berriz ezetz esateko
gai ez direlako hartzen dute eskura duten guztia.
-
Horiek guztiak nahasketak egiteko arrazoi batzuk izan daitezke.
Nahasketak egiten dituzten askok irizpide batzuk jarraitzen dituzte,
baina gehiago dira nahasketak inongo kontrolik gabe egiten dituzten
pertsonak.
|
 |
NAHASKETA
MOTAK |
|
| Nahasketa
guztien berri ematea eta hauek sortu ditzaketen ondorioak azaltzea ezinezkoa
litzateke. Alde batetik luzeegia izango litzakeelako eta bestetik nahasketa
gehienen arriskuak oraindik orain ezagutzen ez direlako.
INONGO ZALANTZARIK GABE esan daiteke substantzia ezberdinen nahasketa
baino ziurragoa dela substantzia bakarra hartzea, osasun istripu gehienak
nahasketen ondorioz sortzen baitira.
|
| |
MDMA +
...
MDMA
+ ALKOHOLA
Bi substantzia horiek negatiboki indartzen dira, bai efektu fisiologikoetan,
baita psikologikoetan ere. MDMA alkoholarekin nahastea atsegina izan
daitekeen esperientzia bat okertu eta efektu sekundarioen agerpena areagotu
dezake, hala nola, deshidratazioa, gorakoak, hipertermia, gibelerako
arriskuak eta batez ere erraz kontrola galtzeko arriskua. Azken ikerketen
arabera MDMA eta alkoharen konbinazioak elkarren artean indartu egiten
dute sistema inmunitarioaren depresiorako joera, honen ondorioz infekzio
gaixotasuak hartzeko arriskua handitzen delarik (adibidez gripeak).
MDMA + CANNABISA
Konbinazio honek efektu negatiboak indartzen ditu, besteak beste, memorian
(batez ere epe motzeko memorian), ikasteko trebetasunean, hitz jarioan
eta prozesatzeko eta hitzezko trebetasunean. MDMAaren efektuak oso baxu
ez badaude, substantziaren efektuaren gorakada sortu dezake.
MDMA + LSD + CANNABISA
MDMA + LSD + cannabis efektuen batuketak nahi dena baino gorakada handiagoa
eragin dezake eta “bidai txarraren” efektuak azaldu daitezke.
MDMA + EPILEPSIAREN AURKAKO BOTIKAK
Konbultsioak izateko arriskua dago.
MDMA
+ POPPERS/HODI-ZABALTZAILEAK
Bihotz kolapsoa izateko arriskua.
MDMA
+ KOKAINA
Kokainak MDMAren efektuak mozten dituenez, askotan MDMA gehiago kontsumitzera
jotzen dute kontsumitzaile askok eta...
MDMA
+ ANFETAMINAK
Speedak MDMAren “sentsibilitatea eta pertzeptiboa egoteko joera”
jaitsi egiten du eta serotonina eta dopamina gehiegi askatzearen ondorioz
arrisku neurologikoak izateko arriskua handitzen du. (gazteek dioten
bezala “neuronak hiltzen” ditu). Beherakadaren efektu negatiboak
indartu daitezke. Gainera estasi beraren efektuak galtzea gerta daiteke. |
| |
CANNABISA + ...
CANNABISA
+ ALKOHOLA
Efektuak eta depresioa eragiteko joera indartzen direnez, erraza da
bigarren mailako efektuak azaltzea (adibidez presioaren beherakada eta
desorientazioa). Zurbiltasuna, zorabioa, indarraren galera eta izardi
hotza azaltzen badira erretzeari eta edateari uztea komeni da. Era berean
toki lasai eta fresko batera joan eta azukredun edari bat hartzea egokia
litzateke.
CANNABISA + TABAKOA
Ezaguna da nikotina mendekotasun psikologikoa sortzeko gaitasun handieneko
substantzia dela, baita osasunarengan sortu ditzakeen kalteak ere: bronkitis
sakona, minbizia, gastritisa, duodenoko ultzera, zelulitisa, hidrataziorik
gabeko azala, kiratsa, gaixotasun zerebrobaskularrak eta hodi-kostriktoreak
diren substantziak dituenez bihotzekoa errazten du. Hau guztia dela
eta porroak erretzerako garaian arrisku hauek ere badaudela ezin dugu
ahaztu. Gainera, edozein substantzien konbustioagatik ematen den kontsumoak
tabakoari egotzitako arrisku berberak lituzke. Marihuana hodi-dilatatzailea
da, beraz erreta soilik bihotzekoaren arriskua ekiditen da.
CANNABISA
+ LSD
Cannabisak LSDaren efektuen gorakada sortu dezake.
CANNABISA
+ BIZIGARRIAK (estasia, kokaina, speeda, efedrina...)
Cannabisak substantzia horien efektu bizigarriak deuseztatu edota indargatutu
egiten dituenez, bizigarri kantitate gehiago kontsumitzeko joera egon
daiteke.
CANNABISA
+ DEPRESIOAREN AURKAKO BOTIKAK
Cannabisa depresioaren botikekin nahasiz, baretasuna eta erlaxazio sentsazioa
gehitzen du eta estutasuna eta nahastea sor ditzake. |
| |
|
ALKOHOLA +
...
ALKOHOLA
+ ALKOHOLA
Alkoholaren efektuak edaten duzun alkoholak duen graduazioaren baitan
aurkitzen da (ez da likido kantitatearekin parekatu behar). Kubata katxi
batek garagardoarenak baino efektu sakonagoak eragiten ditu, tekila
edalontzi batek ardoarenak baino gehiago...Burbuilak dituzten edariak
alkohola lehenago igotzea eragiten dute.
|
Edariak
nahasten badituzu hurrengo eguneko ajea okerragoa izango da. Denbora
gutxian eta diru gutixrekin mozkortzeak, alkoholaren alderik negatiboena
bizi araziko dizu |
|
|
|
| |
KOKAINA
+
...
KOKAINA
+ ALKOHOLA
Nerbio Sistemarengan kontrako efektuak sortzen dituzten bi substantzia
dira. Kokainaren eta alkoholaren eraginak aurkakoak dira, eta biak tartekatzeak,
bata edo bestea kontsumitzeko desioa handi dezake, ez zara ohartzen
eta fisikoki eragiten dizu.
Horrela,
alkoholak kokainak sortzen dituen zurruntasunaren eta tentsioaren efektuak
gutxitzen dituen bitartean, kokainak alkoholak sortzen duen mozkorraldi
efektuak gutxitzen edota arintzen ditu. Bi substantzia horien kontsumoa
sorgin-gurpil edota bukatzen ez den soka baten itsura har dezake, biak
kontsumituz, bataren eta bestearen efektu negatiboak ekiditeko asmoz.
Honek poltsikoan sortutako zuloaz gain, osasun kalteak ere sor ditzake.
Konturatu gabe toxikapen zorrotza edo koma etilikoa jasateko arriskua
dago. Gainera ezin dugu ahaztu zenbat eta alkohol gehiago hartu, orduan
eta biharamuna edo ajea okerragoa izaten dela.
Alkohola
eta kokainaren arteko konbinazioa gibelarekin kontaktuan jartzean, hirugarren
substantzia baten agerpena eragiten du, hau da, kokaetanola. Kokaetanolak
toxikotasuna eta efektuen iraupena areagotzen du (kokainaren efektuak
gehitzen dira), baita depresio nahasteak edo bat-bateko heriotzaren
arriskua handitu ere.
Beherakadaren
efektuak kentzeko botikak hartzea. Kokainaren “beheraldiak”,
ondoratua eta lur jota uzten du. Honen ondorioz, aldarte maila mantentzeko
berriz kontsumitzeko joera sortzen da. Egoera hau, zenbat eta denbora
gehiagoan mantendu, orduan eta okerragoa izango da. Beste drogaren bat
erabili behar baduzu, osasun-langileekin kontsulta ezazu. |
| |
SPEEDA
+
...
SPEEDa
+ ALKOHOLA
Arazoak tenperaturaren erregulazioarekin eta likidoen galerarekin erlazionatuta
daude (hidratazio falta areagotu eta hipertermia edo bero kolpea eragiten
ditu), hau dela eta bentilazioa edo haizatzea eta ura edatea gomendatzeak
garrantzi berezia dauka. Alkoholak anfetaminaren metabolismoa eraldatzen
du odoleko plasman bere kontzentrazioa handituz, eta honen ondorioz
substantziaren degradazioa galarazten da. Hau da, bere efektuak luzatzen
dira, baina eragitea gutxitzen da eta ez da mozkorraldia sumatzen. Speedaren
kontsumoaren pean, bi substantzien kontsumoa izugarri handituko da.
SPEEDa
+ TABAKOA
Speedak sortzen duen antsietatearen ondorioz tabako kantitate izugarriak
kontsumitzera iristen da kontsumitzailea, honen toxikapena handituz
eta biharamuneko ajea edo erresaka okerragoa izango da.
SPEEDa
+ DEPRESIOAREN AURKAKO BOTIKAK & PILULA ANTISORGAILUAK
Ez kontsumitu speeda depresioaren aurkako botikak edo pilula antisorgailuak
hartzen ari bazara. Nahaste horrek, heriotza eragin dezake, odolaren
presioa handituz, bihotz-arazoak sor baititzake.
|
| |
| KETAMINA
+
...
KETAMINA
+ MDMA edo KOKAINA.
Ketaminak flotazio egoera eta motrizitatearen kontrolaren galera eragiten
ditu eta efektu hauek bizigarrien mugitzeko gaitasunarekin nahasten
direnean istripuak izateko aukerak handitu egiten dira.
KETAMINA + ALKOHOLA eta depresio
eragileak diren beste substantzia batzuk.
Ketamina depresio eragileekin (alkohola, barbiturikoak, bentzodiazepinak,
opiazeoak edo GHB) nahastea arriskutsuegia izan daiteke, konortea galtzeko,
arnas depresioa izateko edo bihotza gelditzeko aukera edo posibilitatea
handitu egiten duelako. Ketamina alkoholarekin nahasteak ere botaka
egiteko gogoa handitzen duenez, errekuperatzeko denbora luzatu egiten
du. Alkoholak ugaldu egiten ditu ketaren ondorio depresoreak, hau da,
ketaminak arnasketa eta bihotza geldotzen ditu eta alkoholak ere bai.
Kontu handiz ibili gero! Ez ahaztu arnasa egin behar duzula derrigor.
KETAMINA
+ ESTIMULANTEAK
(estasia, kokaina, speed, efredina).
Ketamina bizigarriekin (speed, anfetaminak, kokaina, estasia....) nahasteak
kontrako efektuak areagotu (gorakoak, deshidratazioa, gorakoa....) egiten
ditu eta berez ketaminarenak diren anestesia eta disoziazio efektuak
gutxitu egiten ditu. Esan daiteke elkarren artean efektuak indargabetu
egiten direla eta honek gehiegi kontsumitzera eraman dezakeela, gorputza
behar baino gehiago kontsumitzera behartuz. Speedak, kokak eta pizgarriek,
oro har, ketaren kontrako efektuak eragiten dituzte. Beraz, nahastuz
gero, bonba moduko bat sortuko duzu eta burmuina ere nahastuko zaizu.
KETAMINA
+ LSD.
Psikodelikoen nahasketa ez da beharrezkoa, gainera esperientzia biziegia
izatera eraman dezake. Nahasketa honek “bidaiaren” indarra
areagotu edo gutxitu egin dezake, azken batean, lortu daitezkeen efektuak
aldez aurretik jakitea ezinezkoa bihurtuz.
KETAMINA
+ CANNABISA.
Ketamina Cannabis deribatuekin (haxixa eta marihuana) nahasteak goragaleak
eta gorakoak gutxitu ditzake eta inkontzientzia eta gorputzaren gogortzea
areagotu dezake. Cannabisaren kontsumoa ketaminaren ohiko kontsumitzaileetan
flashbacks okurrentziekin erlazionatu izan da.
|
| |
LSD +
...
LSD
+ MDMA
MDMA+LSDaren konbinazioak efektuak indartu ditzake, gorakada desiraturikoa
baino gogorragoa eta bidai txarraren efektua eraginez. Tripien kontsumoa
kontrolik gabe ordu batzuk pasatzearen ideiarekin erlazionatzen da batik
bat, eta ez “martxa” izatearekin edo festa jarraitzeko ideiarekin.
Pilula kontsumitzaile askok tripiak deskantsatzeko hartzen dituztela
esaten dute. Egoera honetan droga hau erabiltzen dutela ulertzea zaila
egiten da. Lehenik eta behin gutxietan izango baita LSDa eskaintzen
dietena. Bigarrenik, LSDa baldin bada bere potentziala hain handia izanda
dosia klabea delako. Azkenik, introspekziorako kultura eta ohiturarik
gabe (testuinguru desegokietan), istripu psikiko bat izateko, “kolgatua”
geratzeko arriskua oso handia izan daitekeelako.
LSDa ez da beste droga batzuekin nahastu behar. ¡Azidoa bere baitan
nahiko gogorra da!
|
| |
DEPRESIOAREN KONTRAKOAK +
...
DEPRESIOAREN
KONTRAKOAK + MDMA
IMAOekin (Mono Amida Oxidasaren inhibitzailea) eta orokorrean
depresioaren kontrakoak nahastea nahasketa arriskutsuenak dira,
hipertentsio krisiak eragin ditzaketelarik.
ONDOKOAREKIN
KONTU HANDIA IZAN: PROZAC a bezalako depresioaren kontrako
substantzia batek (ez IMAOak) estasia kontsumitu eta handik
6 ordutara serotonina maila bere egoera normalera bueltatzen
duela esaten da. Serotonina maila artifizialki handitzea oso
arriskutsua izan daiteke. Normalean serotonina zehaztasun handiarekin
maila berean mantentzen da, eta hau egoera animikoa, gorputzeko
tenperatura eta “bero kolpeak” kontrolatzeko funtsezkoa
da.
DEPRESIOAREN
KONTRAKOAK + ALKOHOLA
Alkohola beste lasaigarri batzuekin nahasten denean gaindosia
sortzen da. Bi efektuen nahasketak irrazional eta bortitz bihur
zaitzake.
|
|
| |
GHB +
...
GBH
+ ALKOHOLA
GHB anestesikoaren depresio efektuak alkoholarekin indartu egiten direnez,
arriskuak areagotu egiten dira: konortearen galera, zorabioa, logure
bizia...koma egoera eragin dezakete. GHBarekin gehiago gutxiago maxima
ematen da, hau da, zenbat eta gehiago hartu orduan eta efektu gutxiago
sortzen dira. Koma egoera gehienetan alkohola GHBrekin kontsumitu izan
da.
EZ
DA INOIZ GHBa ALKOHOLA EDO BESTE DROGA BATZUEKIN NAHASTU BEHAR. |
| |
| |
| |
| |
| |
Copyright
© Askagintza |
| |
| |