d |
|
|
| OINARRIZKO DOKUMENTUA EUSKAL HERRIKO ASKAGINTZAREN V. ASANBLADA OINARRIZKO DOKUMENTUA PROPOSAMENA |
||
1.- Azken 10 urteotan Droga-mendekotasunen Fenomeno Sozialaren inguruan aldaketa asko bizi izan du ASKAGINTZAk eta batzuetan parte hartu du horietan, eta ekintza garrantzitsuak izan ditu: Asanblada Nazionalak, Eztabaida Topalekuak, Bizirik Eguna... eta "Iraultza Topaketak", V. Asanblada egin aurretik. 2.- Erabilera baloreetan oinarritu dira beti, Euskal Herriko historian zehar, droga-kontsumoak. Industria Iraultzaren ostean, XIX. mendearen bukaeran, aldaketa baloreak gehitu behar dira (fermentatutako edariak, hala nola, sagardoa, txakolia... eta destilatutako edariak, hala nola, pattarrak). Geroago, apurka-apurka, beste kultura batzuetako drogak sartu ziren (cannabis-tik datozenak) eta sintesi drogak (heroina, kokaina, LSD, psikofarmakoak, speed, estasia...). XXI. Mendearen atarian balore funtzionala gailendu da drogen kontsumoan, ahaztu barik ziklikoak, moda interesen, ekonomikoen... ondoriozkoak izan daitezkeela droga-kontsumoak. 3.- Azken hamarkadan aldaketa ugari izan da, hausnarketa, esperientzia... e.a.en ondorioz. HIESaren fenomenoa agertu izanak aldaketa garrantzitsuak ekarri ditu pertsona heroinomanoen tratamenduetan... Prozesu horretan ez da komeni errudunak aurkitzea, ezta erantzukizunak desbideratzea ere. Bai ordea autokritikak eta denok batera kolektiboan egiten ari garenak, ondo eginak, geureganatzea, aldaketa horiei aurre egiteko, orain arte egin izan dugun legez. 4.- ASKAGINTZAk bere egin ditu hainbat gai, erresistentzia logikoak tarte: metadonarekin egiten ari diren tratamenduak, drogak legeztatzeari buruzko eztabaida, droga-trafikoaren gaiak eta dirua zuritzearena, droga-kontsumoak gozatzeko... eta kritika eta autokritika gaitasun garrantzitsua erakutsi dugu. 5.- Agerian geratu da bide penalizatzaileak porrot egin duela, droga batzuk kontsumitu, saldu eta produzitzea debekatu baitu dute. Garbi dago dekomisatzeak, kartzelek, kontrol sozialak... ez dutela bilatzen Droga-mendekotasunen Fenomenoaren kausei erantzutea. Lege-eremuak, mendebaldeko gobernuek ezarritako legeek kontrol soziala bilatzen dute eta Droga-mendekotasunen Fenomenoaren konponbidearen aurkako helburuak dituzte. 6.- Hori guztia testuinguru batean kokaturik: krisialdi ekonomikoa, ohiturak homogeneizatzen ari dira, geroago eta kontsumistagoak eta indibidualagoak diren jarduerak, bizimoduak. Terziarizazioa ekonomian, desberdintasun sozialak gehitu dira (iparra/hegoa, lana/langabezia...). Euskal gizartearen gazteei eta sektore marjinalei are gehiago eragiten diete testuinguru horiek. 7.- Manipulatu egin da Droga-mendekotasunen Fenomenoa, helburu ideologiko kontserbadoreetarako, kontrol sozialerako, marjinatzeko... eta bereziki, gazterian izan du berebiziko eragina. Hori guztia ustelkeria, ezikusi eta zigorgabetasun testuinguruetan, sektore ekonomiko, polizial eta politiko garrantzitsuen aldetik. 8.- Kausa eta faktore askoren ondorioak diren droga-kontsumoak; ez dute zertan problema izan behar. Oraindik ere puri-purian dauden “heroina”ren eta “gazteria-asteburua-drogak” ereduak gainditu behar dira; ez diogu substantziari begiratu behar bakarrik eta ez dira drogak erabili behar alarma sozialak sortzeko. 9.- Droga-kontsumo desegokiak, geroago eta beldurgarriagoak eta funtzionalagoak (piztu, ihes egin, isolatu, samina kendu...), batez ere asteburuetan eta aisialdi garaian, identifikazio elementu moduan erabiliak, kontsumismo, pasibotasun, ordezkatze, hedonismo (helburu bakarra plazerra bilatzea), alienazio... testuinguruetan. 10.- Drogekin problemak dituzten pertsonen tratamenduei buruz mugarik ez: azterlan defizita (cannabis, tolerantzia, menpekotasuna...), protokolo kontsentsuatuak garatu gabe (altak, bajak, abandonuak, kontsumo desegokiak, ibilbide terapeutikoak...). 11.- Prebentzio Ekintzaren alde egin du Askagintzak, herri mugimenduaren espazio moduan, asistentzia jarrerak eta praktikak gainditzeko, gizarte aske bat sortzen joateko tresna gisara. 12.- Droga-mendekotasunen Fenomenoaren Normalizazioari buruzko eztabaidan aurrera eginez, hura interpretatzeko ereduak geureganatuz, pertsona, kultura eta gizarteen arteko harremanetan oinarriturik, ahaztu barik egiturazko aspektu ekonomiko eta politikoak. Testuinguru horretan Euskal Herriko Droga-mendekotasunei buruzko Ekintza Plana egin da. 13.- Askatasuna behar dugu, erabakiak hartzeko ahalmena, autodeterminazio prozesuetan pertsona moduan eta Herri moduan. Erabakiak hartzeko gaitasun pertsonal eta kolektiboaren alde egiteak honako hau dakar: konsziente izatea droga-kontsumoak ematen direla “samina kentzeko”, ihes egiteko... eta beste hainbat funtzio terapeutikoak dituztenak edo gozatzeko xedea dutenak. 14.- Zalantzan jarri eta salatu istituzionalizazioa, delegazionismoa eta elkarte-sarea ahultzea eta kontrolatzea bultzatzen duten entitateak eta teknokratak. Herritarren partehartzea oztopatzen dute eta gure proposamenak onartzen dituztenean edukiz hustu egiten dituzte. 15.- ASKAGINTZA, herri-mugimendu ugari eta irekia, Droga-mendekotasunen Fenomenoaren kausen kontra ikuspegi sozial baten ikuspegitik lan egiteko. 16.- Borondatez, ekintza bidez jardutea, kanpaina zentzugabeak egitea, funtzionamendu burokratikoak izatea... ahalegina egin behar dugu hori guztia gainditzeko, eta “dena bertan bera utziko” edota Droga-mendekotasunen Fenomenoa “hutsal bihurtuko” bezalako jarrerak baztertu behar ditugu. 17.- Ikuspuntu partzial eta okerrei aurre egin behar diegu; eskari penalizatzaileei, (kausa-efektua, drogak hiri-segurtasunarekin lotzea), osasunekoak (drogak gaixotasunarekin lotzea) eta marjinatzen dutenak (kartzelak, psikiatrikoak, elkartasunik eza), polizia, mediku, teknikari eta adituen esku utzirik Fenomenoaren esku-hartzea. Sineskeria eta estereotipoetan oinarriturik dauden gizartearen beldur asko eta asko, eta ez diote beti errealitateari erantzuten, izan ere, batez ere objektiboa eta subjektiboa bereizten dute. 18.- Droga-mendekotasunen Fenomenoak gainditu behar dira: batetik, arlokako analisia egitea (osasun, lege, legegintza, laguntza, norbanakoen ikuspegia...) eta bestetik, pasibotasun, delegazionismoa, desilusioa, elkartasun eza... moduko jarrerak, krisian dagoen gizarte batean, aldaketa sakona behar duen gizarte batean. 19.- Prozesu multzo bat da Droga-mendekotasunen Fenomenoa, non-eta gizartearen eremuetara sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak dauden, testuinguru sozial desegokietan, izan ere, drogak ez dituzte behar bezala kontsumitzen, ihes egiteko eta atsekabeak gainditzeko erabiltzen baitituzte. Droga-mendekotasunen Fenomenoa gehiago da ondorioa bat kausa bat baino, pertsonak ingurune sozialetan integratzeko prozesuetan dauden zailtasunen, desegituratzeen eta desoreken ondorio bat. 20.- Aurrera egin gizartean, non-eta droga-kontsumoak kulturarekin lotuta egongo diren, arlo hauen ikuspegitik: askatasuna, kolektiboa, partaidetza, gizartea aldatzea, ekologia, pertsonen aniztasuna onartzea, desberdintasun pertsonal, sozial...ekin beligerantea. 21.- Kultura bat sustatu eta jardun, non-eta pertsonok eta taldeok gaitasuna izango dugun elkarri komunikatzeko, erabakiak hartzeko, gatazkak konpontzeko, egituretan sartzeko modu kritikoan, beldurrak eta estuasunak gestionatzeko, bizimodu osasuntsua garatzeko, gure bizitzaren protagonistak izateko. 22.- Kultura bat egin, non-eta drogak ez baitu izango trukerako balioa, merkantzia, eta modu naturalean sartu ahal izan daitezen gizartean, osasunari kalterik sortu gabe, gure autonomia, gure bizitzaren jabe izateko gaitasuna murriztu gabe. 23.- Pertsonak kontuan hartzen duen kultura baten alde egin, gizarte anitzak, irekiak, errespetukoak, askeak... osatzeko, oinarrizko arauekin eta protagonismo handiagoa emateko pertsonei, gure historia pertsonal eta kolektiboen egile moduan. 24.- Pertsonen jardun kritikoak eta aktiboak bultzatzen duen kultura baten alde lan egin, izan ere, uste baitugu pertsona egokitu gabeak daudela gizarte desegokiak daudelako. Horregatik, arrisku-egoerak daude eta ez arriskua duten talde jakinak, aniztasunak ez dira errespetatzen eta desberdintasunak bultzatzen dira, eta horiek ez dira injustiziaren ondorio. Koherentziak eta etikak aurrez-aurre dituzte moralinak eta itxurakeria. 25.- Euskal gizarte bat egiten lagundu, non-eta drogak kontsumitzeko eskubidea errespetatuko den, substantzia psikoaktiboak beti egon dira eta, egon daude eta zorionez aurrerantzean ere hor izango dira. Arazoa ez da drogak hor daudela, ezta haien kontsumoa ere, zer edozer izatekotan drogen kontsumo desegokia dago. Gainera, pertsona autonomoek osatzen duten gizarte batek ikasi egin behar du drogen kontsumo batzuk dituzten arriskuak bereganatzen eta haiekin bizitzen. 26.- Legezko eta legez kanpoko drogen arteko itxurazko aldeak gainditu, substantzia horietakoen kontsumoak penalizatu barik. Hartarako drogen produkzioa, salmenta eta kontsumoa erregularitzen joan beharra dago, apurka-apurka, Droga-mendekotasunen Fenomenoa Normalizatzeko prozesuetan aurrera egiteko. 27.- Gure droga-kontsumoak justifikatzeko itxurakeria baztertu eta salatu, beste drogen beste kontsumoak kritikatzeko. Balore eta jarrera kontserbadoreak, baztertzaileak, errepresiboak eta moralistak sustatzen dituzten moralismoak eta jokaerak gainditu. 28.- Debekua helburu duten politikak zalantzan jarri, txarto esandako prebentzioa helburu dutenak, errepresioa, droga-trafikoaren eta dirua zuritzeko sareak, ustelkeria praktika eta testuinguruak justifikatzeko direnak. 29.- Norberak eta taldeak askatasunez bizitzen ikasi, drogak dituen gizarte batean, droga-mendekotasunik gabe, eman gabe, mugatu gabe, eta satanizatu gabe. Prebentzioa sustatu, hezkuntza neurriekin eta bizimodua hobetuz. Mendekotasuna gainditu eta autonomia eta askatasun neurrietan aurrera egin. 30.- Ulertu behar dugu Droga-mendekotasunen Fenomenoa aldaketa sozialeko prozesuetan ematen ari dela, eta hartarako, desberdintasunak eta injustizia sozialak sortzen dituzten kausei eta faktoreei (kontsumismoa, injustizia, desegituraketak, alienazioak, …) aurre egin behar diegu. Aniztasunak errespetatu behar dira eta ez da Droga-mendekotasunen Fenomenoa manipulatu behar, kontrol-tresna edota marjinazio sozial moduan. 31.- Gizartea aldatzeko prozesuak garatzea, komunitatearen partaide izan gaitezen, komunitatean onartuta, errekonozituta, egiteko batekin. Hangoak garela sentiarazten duten prozesuak. 32.- Beldurrak gainditu, estuasunak gestionatu, segurtasun falta landu, desberdintasunak konpentsatu, frustrazioak gainditu, erabaki autonomoak hartzeko gai izan, gatazkak positiboan erabaki... 33.- Diskurtso zabala bultzatzea, Droga-mendekotasunen Fenomenoaren kausa aniztasuna (sozialak, kulturalak, pertsonalak,…) kontuan hartzeko; beraz, diziplinarteko (hezkuntza, psikologia, medikuntza, kulturala, gizarte lana, …) erantzunak izateko beharra. 34.- Normalizazio prozesuak sustatzea, dinamikan eta talde sentitzeko jarrerekin, partaidetza eta konpromiso soziala bultzatzeko. Denon artean, pertsona bakoitzak bere eginkizun sozialetik, prebentzio ekintza koherentea eta eraginkorragoa gauzatu dezakegu. 35.- Droga-mendekotasunen Fenomenoa interpretatzeko eredua izan, ikuspegi sanitario, laguntzaile eta penalizatzaileak gainditzeko, eta horrela, pertsonak kontuan har daitezen, haien gizarte eta kultura testuinguruetan, Fenomeno horren ostean dauden interes ekonomiko eta politikoak ahaztu barik. 36.- Denek parte hartzeko ereduak sustatu, aholku, koordinazio eta laguntza sozialeko prozesuak errespetatzeko. Oso garrantzitsua da jakitea tinkotasun eta aniztasunaren errespetuko dinamikak sortzen eta mantentzen. 37.- Parte hartzen dugularik eta behar den bezala jardun behar dugu; hartarako, komunikazioko sare horizontaletan eta lantaldeetan parte hartuko dugu. Kontuan izan errealitateaz jabetuz gero hobeto jakingo dugula ulertzen eta erantzuten Droga-mendekotasunen fenomenoa. 38.- Herrian eta instituzioekin koordinazio eta laguntza prozesuetan parte hartu, eta herri-erakunde moduan ASKAGINTZAren filosofia, egitekoa eta autonomia bermatuko dira. 39.- Normalizazio prozesuei lehentasuna ematea. Hauetan oinarritzen dira prozesu horiek: prebentzio ekintza koherentean, esku-hartze terapeutiko egokietan, inkorporazio kritikoetan eta lege-eremuan aldaketa sakonak egiten. Droga-mendekotasunen Fenomenoa konpontzeko bidean aurrera egitea, Fenomenoari buruz lan egin ahal izateko, albora utzita bizi dugun debeku-politikak darabiltzan tresnak. 40.-
Definitutako protokoloak, baliabide egokiak eta, batez ere, pertsonek
dituzten beharren errespetuan oinarritzen diren tratamendu, errehabilitazio
eta gizarteratze prozesuak bultzatzea. 41.-
Droga-mendekotasunen prebentzioa. Osasunerako kaltegarriak
diren edota mendekotasun egoerak sortzen dituzten drogen kontsumo
desegokiak bultzatzen dituzten egoeren eta testuinguruak sortzen dituzten
kausen kontra. 42.-
Prebentzio Ekintza bat, jarrerak, baloreak, ohiturak, bizimoduak eta
trebetasun sozialak sustatzen duen hezkuntza batean oinarriturik,
lagun diezaguten pertsonoi gure harremanetan subjektu izaten eta gizartean
parte hartzeko prozesuetan jarduten. 43.-
Prebentzio Ekintza bat, batetik, bizimodua, lana, etxebizitza, hirigintza,
ekosistema, pertsonen arteko harremanak, azpiegiturak, ... hobetzeko,
aldeko diren testuinguru soziokulturalak sortuz, eta bestetik pertsona
eta komunitate autonomo moduan jarduteko. 44.-
Prebentzio Ekintza bat, osasuna eta ongizate fisiko, psikiko eta soziala
sustatzeko den estrategia bat zuzentzeko. Ekintza hori jarraikortasun
batekin egin beharrean dago, eta sektore ezberdinen parte hartzea
bultzatu behar du, besteak beste, gurasoek, hezitzaileek, gazteek,
profesionalek, herritarrek eta politikoek. Droga-mendekotasunen Prebentzio
Komunitariorako herri-planak egiteko plangintza bat ezinbestekoa da.
45.-
Prebentzio Ekintza bat, lan egiteko komunitatearentzat
eta harekin, eta hartarako komunitatearen sozializazio egituretan
eragingo da (familian, eskolan, herrian eta komunitatean) eta gizarteratzeko
prozesuetan (haurtzaroan, gaztaroan...). 46.-
Prebentzio Ekintza bat, eskarietan eta beharrizanetan
oinarritua; prebentzio programen diseinuan, garapenean eta ebaluazioan
alde guztiek parte har dezaten. 47.-
Prebentzio Ekintza bat, hauetan oinarritua: elkartasuna, elkarrizketa,
aniztasunarekiko errespetua, desberdintasunarekiko beligerantzia,
taldetasunaren zentzua, kritika eta autokritika, konpromisoa, komunikazioa...;
eta bat etorriko dira eguneroko bizimoduarekin eta sinesgarritasuna
sortu behar dute. 48.-
Prebentzio Ekintza bat, bizimoduetan eta trebetasun sozialetan oinarritua,
autonomiaz erabakiak hartzeko, beldurrak, estuasunak, frustrazioak
gestionatzeko, gatazkak konpontzeko, ... pertsonek dituzten gaitasunak
garatu daitezen. 49.-
Prebentzio Ekintza bat familian, hauetan oinarriturik: komunikazioa,
errespetua, autoritarismoan ez, sinesgarritasuna, koherentzia, eta
harreman demokratikoak izatea familian. Jarrerak eta trebetasunak
garatzeko gai diren familiak, komunikazio giroa sortzeko eta familia
osatzen duten pertsona bakoitzari laguntzeko. 50.-
Prebentzio Ekintza bat ikastetxeetan, desberdintasunak gaindituko
dituen hezkuntza batean oinarriturik, ematen zaien funtzio selektiboaren
aurrean. Parte hartzea, ikerketa, inplikazioa, aniztasuna errespetatu,
ingurune soziala, kulturala, ekologikoa...e.a.ekin harremanetan jartzea
bultzatzen duten ikastetxeak. Goitik-beherako eta aginte funtzionamenduak
baztertuko dituzten ikastetxeak, ikasleen eskariak eta erritmoak errespetatuko
dituena. Droga-mendekotasunen Prebentzioko programak izango dituzten
ikastetxeak, osasunerako zeharkako hezkuntza bideen atal moduan, eta
horren inguruan ibiliko da hezkuntza osoa. Azkenik, komunitateari
irekita egongo dira ikastetxe horiek. 51.-
Prebentzio Ekintza bat gazteekin; jende gazteentzat lan egiteko, eta
batez ere haiekin lan egiteko, haien antolaketa moduak (koadrilak,
elkarteak, asanbladak...) eta funtzionatzeko moduak (pertsona erreferentzialak,
solaskideak...) errespetaturik. Gazteekin lan egitea, “gazte
izatearen” politika integralak diseinaturik, haien eboluzio-prozesuekin,
eskariekin eta beharrekin errespetuz jokaturik. Gizartea kontrolatzeko,
helduen munduak drogen eremua zelan erabiltzen duen salatzea. Zalantzan
jartzea drogen kontsumo desegokiak, taldeak identifikatzeko, defizitak
gainditzeko, norbere eta gizartearen konpromisoetatik ihes egiteko. 52.-
Prebentzio Ekintza bat eremu irekietan eta komunitatekoetan,
taldearen sentimendua eta elkartasuna garatzearen aldekoa, geuri eta
taldeari eragiten dizkiguten arazoak konpontzen parte hartzeko eta
inplikatzeko. Komunitate horrek ez dugu delegatu behar egitekorik
adituengan, eta bere eskariak aztertzen, ulertzen eta ekartzen jakin
behar du. Ekintza komunitarioa, elkartegintzan oinarriturik, bitartekoak,
kultura, lan, kirol, gizarte, hezkuntza, aisialdi, etxebizitza, ...
azpiegiturak lortu eta garatzeko tresna moduan. 53.-
Prebentzio Ekintza bat eremu komunitarioan, Droga-mendekotasunei
buruzko Plan Lokala diseinatu, egin eta ebaluatuko duena. Gizarteko
agente guztiek parte hartuko lukete hor, eta ekintza komunitarioko
programen multzoa litzateke plan lokal hori, non-eta auzoak eta herriak
beren historien protagonista eta subjektu izango diren. 54.-
Prebentzio Ekintza bat, Droga-mendekotasunen Fenomenoari buruz eta
prebentzio agenteek hari buruz egiten dituztenei buruz, prestakuntza,
ikerketa, azterlan... programak egin behar dituena. 55.-
Prebentzio Ekintza bat, ebaluatzeko irizpideak eta adierazleak behar
dituena, jakinekoak eta eragileak, prozesu horietan prebentzio jardunak
hobetzeko, emaitzak eraginkorragoak izan daitezen. 56.-
Droga-kontsumo arazoak izan ditzaketen pertsonekin harremanetan jarriko
gaituen ekintza komunitarioa praktikatu. Entzuteko, ulertzeko jarrerak
eta praktikak garatu, eta horrela, asistentzialismoan erori gabe,
pertsona horien aske izateko prozesuan lagundu ahal izatea. 57.-
Herri-salaketa drogak, zuzenean edo zeharka, hedabideetan, publizitate-hesietan,
gure auzoetan eta herrietan... sustatu ez daitezen, eta gai honen
inguruan dauden interes ekonomikoak eta itxurakeriak zalantzan jartzea. 58.-
Zalantza jartzea dauden droga-salerosketak, irizpide hauen arabera:
inplikatzea banaketa-sarean, etekin ekonomikoetan, sarearen egituretan,
kontrol sozialeko lanetan laguntzak ematean, “bezero”en
aurrean duten jarreran (drogaren kalitatea, aukera, adina, osasuna,
babesik eza...) eta marjinazioko egoera pertsonal eta sozialean. 59.-
Herri-salaketa Droga Trafikoaren kontra, batez ere, sareetan, azpiegituretan
eta erantzukizun eta etekin ekonomiko, politiko, sozialetan... eraginez. 60.-
Zalantzan jartzea eta salatzea droga Trafikoaren kontrako
salaketei buruz egin nahi diren manipulazioak eta istrumentalizazioak,
kontrol sozialeko praktikak, poliziak jardutea edo zenbait droga kontsumitzen
duten pertsonen marjinazioa justifikatzen saiatzeko. 61.-
Herri-salaketa
Dirua Zuritzea izenekoaren kontra, eta batez ere horretan ari direnak,
ados jarrita ari direnak eta dauden etekin
ekonomikoak ikertzea (banku-kontuak, estatuaren bonuak, foralak, ondareak...). 62.-
Herri-salaketa Droga Trafikoaren eta Dirua Zuritzearen
arduradun eta onuradun ezagunen kontra, eta herri-salaketa egitea
auzitegian. Nahiz eta badakigu mugak dituela ezarritako eta gure errealitatetik
apartek Botere Judizialak (borondate, baliabide... handirik ez), Herri
Ekintzak lagundu egin diezaguke gizarteko sektore askoren inplikazio
lortzen, eta gainera, presio-ekintzak egiten, epaileek eta fiskalek
salaketok ikertu ditzaten, behar diren baliabide eta borondateaz,
eta nahasita daudean argitu eta errudunak zigortzeko. 63.-
Neurri egokiak har daitezen exijitzea (informazioa,
kontzientziazioa, prestakuntza, arauak....) erretzaile pasiboen, adin
txikikoen... eskubidea bermatzeko. 64.-
Zalantzan jartzea eta salatzea estatuko eta nazioarteko oraingo legeria
(Hiri Segurtasuneko Legea, nazioarteko hitzarmenak...), drogei buruzko
irizpide debekatzaile eta penalizatzaileei dagokienean. 65.-
Herri-salaketa bat, estatuko eta nazioarteko erakundeek droga-trafikoen
eta dirua zuritzeko sareen kontra legezko neurririk ez dutela salatzeko. 66.-
Herri-salaketa, drogak kontsumitzen dituzten pertsonek
bizi dituzten egoeren kontra (baldintza penagarriak pilaturik kartzelan,
higiene falta, osasun, hezkuntza, aisialdi baliabiderik ez...). Kartzelak
ez du balio Droga-mendekotasunen Fenomenoari erantzuteko, eta errehabilitazio
zentroak, desberdintasunak gainditzeko programa sozialak, …,
bezalako trantsizio-neurrien alde egin behar da. 67.-
Kartzelen desagertzea eta horiei alternatiba sozialak bilatzeko beharra
abiapuntua izanik, herri-lana garatu, kartzeletan dauden baldintzak
hobetzeko eta kartzeletan giza eskubideak bete daitezen eskatzeko.
Kartzelan sartutako pertsona batek ez luke aske ibili ahal izateko
eskubidea baino gehiago galdu beharko. 68.-
Herri-lana, drogei buruzko legerian aldaketa erabatekoa
lortzeko, eta drogen produkzioa, salmenta eta kontsumoak arautuko
dituen neurriak proposatzea. Irizpide koherenteez eta apurka-apurka
aplikatu behar diren neurriak. Substantziaren tipologia, haien kalitatea,
kontsumitzen dituzten pertsonen adina, ... kontuan hartuko dituzten
irizpideak. 69.-
Herri-defentsa,
pertsonak drogak kontsumitzeko duten eskubidearen alde, eta drogen
produkzioa, salmenta eta kontsumoa, oinarri-oinarrian, erregulatzeko
eskubidea eta obligazioa ere bai. Argitzea aukeratzeko dugun askatasuna
helburu dugula eta horren alde borrokatu behar dugula, eta garbi daukagu
ez dela abiapuntua. Halaber, argitzea osasunaren eta gizarte-ongizateko
eskubide kolektiboak eskubide indibidualen bermea direla, eskubide
horien artean kontrajartzerik izan ez dadin. Halaber, kontrol soziala
zuritzeko eta osasunaren eredu sanitarista ezartzeko eskubide kolektiboen
erabilera salatzea. Azkenik, kontzienteak izan behar gara hainbat
droga-kontsumok osasun mentalean duten eragina. 70.-
Droga-trafikoarekin lotutako praktikei dagokienean
erasorik ez jasotzeko komunitate guztiek duten eskubidearen herri-defentsa,
itxurakeria eta kontrol sozialeko prozesuetan erori gabe. 71.-
Herri-erakundea, Droga-mendekotasunen Fenomenoaren
kausen kontra lan egiteko gogoa duten pertsona guztiak taldean biltzeko
tresna moduan, haien ondorioak apurka-apurka desagertzeko garantia
bakarra baita. 72.-
Herri-erakundea, Droga-mendekotasunen Fenomenoa modu koherentean,
auzoetan eta herrietan, ulertzen duten pertsonek osatzen dutena. Guztion
artean Minimoen Dokumentua izango dugu, gure harremanak eta funtzionamendua
erregulatzeko. 73.-
Herri-erakundea, pertsona libreak Euskal Herri aske batean nahi duten
pertsona multzoa bildu, koordinatu eta antolatzen duena. 74.-
Herri-erakundea, helburutzat dituena droga-mendekotasunen
sentsibilizazioa, konzienziazioa, prebentzioa, salaketa eta ekintza
komunitarioa. Debekua, alarma sozialak eta sentsazionalismoak albora
utziko dira, eta normalizazioaren alde egingo da, analisi objektiboak
harturik, errepresentazio sozial globalagoak eta integralagoak (kultura
irudiak) bultzatuz. 75.-
Herri-erakundea, komunitatearekin eta haren bitartekari sozialekin
topaketa, koordinazio eta laguntza prozesuetan parte hartuko duena.
Aldiak eta erritmoekin errespetuz jokatuko duen herri-dinamikak, komunikazio
eta talde laneko giza eta gizarte sareetan parte hartzeko prozesuetan. 76.-
Herri-erakundea, Droga-mendekotasunen Fenomenoari buruzko ikerketa
eta prebentzio agenteen prestakuntza iraunkorra sustatuko dituena
(gurasoak, gazteak, hezitzaileak, bitartekari sozialak...). 77.-
Herri-erakundea, autonomia lokalean oinarritutako funtzionamendua
garatuko duena, Euskal Herria eremuan markatzen diren bide zabalen
barruan. Horko programak koherenteak eta osagarriak izango dira eremu
lokalean. 78.-
Herri-erakundea,
osatzen duten pertsona orok parte hartu dezan, eta funtzionamendu
demokratikoa, horizontala eta eraginkorra bermatzeko behar diren erantzukizuna
eta ordezkaritza mailak bereganatuko dituena. 79.-
Herri-erakundea,
herria osatzen dugunok herrikoak garelako zentzua izan dezagun eta
jator, zintzotasunez eta koherentziaz joka dezagun. 80.-
Herri-erakundea, prebentzio eta salaketa lanetan eduki eta mezu erakargarriak,
zuzenak, freskagarriak, erasokorrak eta kementsuak proiektatuko dituena. 81.-
Herri-erakundea, baliabide guztiak jarriko dituena elkarren arteko
irizpidearen arabera erabakiak hartzeko. Gatazkak irizpide irekiaz
eta kritikoaz geureganatuko ditugu; lehenengoz, non sortu diren han
konpondu behar dira. Elkarren artean akordiorik lortu ezean, botazioak
egingo dira. Gertatzen diren gatazka guztietan esku hartu ahal izango
du Euskal Herriko Batzordeak, eta, hala iritziz gero, egoki iritzitako
neurrika hartu ahal izango ditu, aldeei entzun ostean. Kolektiboan
eman daitezkeen gatazkak aztertu eta konpontzeko oinarria da Minimoen
Dokumentua. 82.- Herri-erakunde bat, eta egitura hauen arabera antolatuko da:
|
||
Copyright
© Askagintza |
||
| |
||
| |
||