OPIAZEOAK

(OPIO LANDARETIK ERATORRIAK)

 

NATURALAK EDO SASI-SINTETIKOAK:

  • Opioa, Morfina, Codeina eta Heroina.

SINTETIKOAK

  • Meperidina, Mctadona, Oxicodona eta Metadona


Nerbio Sistema zentralaren depresio eragilea.

 

Opioa lo-belarra (Papaver somniferum) izeneko landaretik eratortzen den erretxina da. Opioan (morfina eta kodeina) alkaloide moduko substantzia kimiko asko aurkitzen dira.

 

KONTSUMITZEKO MODUA

  • Ahoz
  • Zain edota odol bidea
  • Arnastea edo txinoak

EPE MOTZEKO EFEKTUAK

  • Erlaxatzeaz gain, mina eta antsietatea kentzen ditu.
  • Analgesikoak dira.
  • Logura.
  • Egoera animikoan berehalako aldaketak.
  • Arrazonamenduaren, ulermenaren eta oroimenaren gutxitzea.
  • Motrizitate atzerapenak.
  • Haluzinazioak.

BILATZEN DIREN EFEKTUAK

  • Norbera bere buruarekin barne bakea.
  • Kezken eta beharren desagerpena.

 

EFEKTUEN IRAUPENA

  • Morfina eta heroina: 3-6 ordu.

 

KONTSUMO EZ EGOKIEN ARRISKUAK

  • Gosearen eta pisuaren galtzea, inpotentzia eta behin behineko esterilitatea.
  • Hepatitisa.
  • Urdaileko, bihotzeko eta garuneko nahasketak (depresioak, paranoiak...).
  • Mendekotasun fisiko eta psikiko gogorra.
  • Mendekotasuna, abstinentzia garaian gaizki egote mingarri eta ezatseginak sentituz.
  • Adulterazioak edo faltsutzeak direla eta, gaindosiagatik berehala hiltzeko arriskua.
  • Hipertentsioa.
 
 
 
 
 
Copyright © Askagintza