Organismo
bat droga bat kontsumitzera ohitzen denean eta droga horren
presentziara egokitzen bada, honen falta dagoenean (droga administratzeari
uzten dionean) nahasketa fisiko sakonak agertzen dira (abstinentzia
sindromea).
Nahasketa hauek izaera
fisikoa eta psikikoa duten zeinu eta sintometaz osatuta egoten
dira, droga bakoitzarentzat espezifikoak eta bereziak direlarik.
Arazoak dituzten pertsonek guzti honi “mono edo pavo”
izena jartzen diote. Pertsona batek esate baterako denbora jakin
batean egunero 6 whisky kontsumitzen baditu, erraza izango da
alkoholarekiko mendekotasun fisikoa garatzea.
Mendekotasun
fisikoa dagoela esango dugu kontsumitzeari uzten badio gaizki,
antsioso edo urduri, izerdikor eta zalantzakor jarriko baita.
Monoa izango du, alkoholarekiko abstinentzia sindromea agertuko
da. Antzeko zerbait gertatuko litzateke pertsona lo egiteko
pilulak, tabakoa, heroina, morfina, etab. kontsumituko balitu.
Monoa kontsumitzen den
substantziaren menpe dago, eta ezberdina izango da (larriagoa
edo arinagoa), bat edo beste izan.